BIZI – KALITATEA

Eguesibarko biztanleen bizi-kalitatea handituko bada, haien ongizate intelektuala eta fisikoa sustatzen jarraitu behar du Udalak. Horretarako, komunitatearen ongizatearekin, kulturarekin, kirolarekin eta osasunarekin lotutako politikez gain, ongizate materiala ere sustatu behar du, besteak beste etxebizitzan, tokiko garraioan, merkataritzan, enpleguan eta beste arlo batzuetan laguntza-ekintzak gauzatuz. Halaber, biztanleriaren ongizate soziala eta emozionala ere zaindu behar da, Eguesibarko adinekoei lagunduz, eta elkartze- eta komunitate-sarea sustatuz.