TOKIKO GARAPENA

Garatzen ez den udalerriak nortasuna galtzen du. Hori dela eta, ideia eta proiektu berriak lortu behar ditugu, denon artean eta denon parte-hartzearekin, adostasunean oinarrituta Eguesibarko azpiegitura- eta zerbitzu-mota guztiak hobetzeko, eta udalerriko errealitatearekin eta identitatearen bat etor daitezen. Orobat, tokiko ekonomia bultzatu beharra dago, enpresa, industria eta saltoki berriei lagunduz, turismoa eta landa-turismoa indartuz, eta kalitatezko zerbitzuak sustatuz.