EUSKARA

Euskara hizkuntza bizia eta eraginkorra da Eguesibarren; herritarrek beren artean erabiltzen dute, eta administrazioarekin harremanetan jartzeko ere bai. Araudiari dagokionez, Eguesibarko Euskararen Ordenantzak herritarren hizkuntza-eskubideak ezartzen ditu, baita euskara toki-mailan normalizatzeko oinarrizko ildoak ere. Hizkuntza-garapen horretan, honako hauek dira nabarmentzekoak: ibarreko familiek euskararen transmisioan dituzten potentzialtasun handia eta protagonismoa, eta haur eta gazteen dinamismoa, gehienak euskaldunak baitira.