TOKIKO IDENTITATEA ETA KONTZEJUAK

Eguesibarrek eta bertako biztanleek Nafarroan bere identitatea duen leku paregabea osatzen dute. Eguesibarren, historia handiko biztanle-guneak daude, jaurerri zaharrak, eta duela gutxiago sortutako beste batzuk, hala nola Sarriguren, Gorraitz eta Olatz. Iruñerriko egungo errealitatean badaude ere, horrek ez du esan nahi hiriburuko lo-auzo bat izan behar duenik. Hori dela eta, denon ardura da Eguesibarko tokiko identitatea, ondare materiala zein immateriala eta kultura-ondarea zabaltzea, sustatzea, babestea eta aberastea, eta ahalik eta parte-hartzerik handienarek.