MAPA
1/10000m eskalako mapa bat eskaintzen dizuegu (gakoa, kopuru horri bi zero kentzen badizkiozu jakingo duzu mapan zentimetro bat 100 metro/urrats dela lursailean), iparraldera orientatua; beraz, mapa zure iparrorratzarekin edo telefono mugikorrarekin lerrokatzeak hobeto kokatzen lagunduko dizu. Distantziakidetasunak, desnibel-kurben arteko distantzia adierazten du; kurba horiek, halaber, duten hurbiltasunaren arabera, desnibel desberdinak adierazten dituzte.
Irteera triangelu more batek irudikatzen du. Balizak zirkulu moreekin adierazi dira, bai eta itzulera, baina kasu honetan zirkulu zentrokideak dira, legenda honetan ikus daitekeen bezala.
NOLA BILATU BALIZAK?
Mapa jarraitzeko hiru modu izango dituzu. Orrialde honetatik deskargatu ahal izango duzu eta balizetako pintzak erabili ahal izango dituzu bertatik pasa zarela egiaztatzeko. Oso erraza da; mapa sartu eta laukitxoa pintzarekin markatu besterik ez da egin behar. Mapa IORIENTEERING aplikazioaren bidez ere jarraitu daiteke. Deskargatu eta instalatu egin behar da eta telefono mugikorreko kamera erabili, QRa erregistratzeko, bai eta balizatik pasa zarela jasotzeko.
Hirugarren aukera, GPS ORIENTERING RUN da; denbora eta toki batetik pasa izana erregistratzen ditu. Hau ere deskargatu eta instalatu behar da erabili ahal izateko. Aplikazio honekin ez da beharrezkoa eskaneatzea ez eta pintza erabiltzea ere, gertutasun abisuagatik aktibatzen baita, balizatik 5m ingurura. Aukera honek ere mapa terminalaren pantailan erakusten du.