HAURRAK ETA GAZTEAK

Haurtzaroan hezten hastea funtsezkoa da gizarte orotan eraldaketa positiboak eragiteko; Eguesibarren ere etorkizunerako eragilea da. Familia-mota orori, haurrei eta gazteei laguntzeko politikak ezinbestekoak dira edozein udalerritan, eta bizikidetza ehuntzen laguntzen duten komunitate-sareak sortzen dituzte. Eguesibarren, gazteria kritikoa eta gogoetatsua sustatu nahi dugu. Horretarako, eta helduaroan sartu aurretik bete-betean garatu daitezen, jarduera parte-hartzaileak eta herrikoiak antolatzen dira.