INGURUMENA ETA PLANGINTZA

Eguesibarrek 50 kilometro karratutik gorako azalera du. Hainbat paisaia, mendi, zubi eta ibai daude, eta askotariko fauna eta flora. Sekulako ingurumen-ondarea du, beraz, eta hura babestea herritar guztion arduretako bat da. Halaber, oso garrantzitsua da kultura ekologikoa eta ingurumenarekiko errespetua sustatzea, maila guztietan, eta horren eta ibarreko garapen jasangarriaren arteko lotura jakitera ematea. Hirigintza eta hiri-plangintza jasangarriak eratu eta adostu behar ditugu, etorkizuna geldiarazten ez dutenak, hurrengo belaunaldiek konpondu ezinezko aztarna ekologikoa uzten ez dutenak.