INFO – AURREKONTU PARTIZIPATIBOAK 2019

INFO – AURREKONTU PARTIZIPATIBOAK 2019

Prozesuaren izena: AURREKONTU PARTIZIPATIBOAK 2019

Deskribapena eta helburuak Urtero bezala, Eguesibarko Udalak aurrekontu partizipatiboen deialdia abian jarri du. Udaleko aurrekontuetatik 60.000 € gorde dira ibarreko biztanleek bere zoria erabaki dezaten. Kontu-sail hori biztanleren bat aurkeztutako proposamenean inbertituko da, herritar guztiei zuzendutako azkeneko bozketa irabazi ondoren.

Parte-hartzearen faseak

1. fasea.- Proposamenen aurkezpena Ibarrean erroldatuta dauden biztanleek nahi dituzten proposamenak aurkez ditzakete, martxoaren 20tik 31ra arte (biak barne).

2 fasea– Proposamenen hautaketa Proposamen guztiak Proposamenak Balioztatzeko Batzordeak, udaleko teknikariek osatuta, aztertuko eta baliozkotuko ditu. Ondoren, Proposamenak Hautatzeko Mahaiak 5 proposamen aukeratuko ditu, eta apirilaren 11tik aurrera aurkeztuko dira publikoki.

3. fasea.- Bozketa Apirilaren 15etik 28ra arte aurkeztu diren proposamenak bozka daitezke. Erroldatuta dauden eta 16 urtetik gorakoak diren biztanleek 3 puntu, 2 puntu, edo puntu 1 eman diezazkiekete gustukoen dituzten proposamenei. Puntu gehien lortzen dituen proposamena gauzatuko da.

Nola parte hartu

1. fasea: Proiektuak aurkezteko bideak: Udal-erregistroa (aurrez aurrekoa edo telematikoa) Helbide elektronikoa: participacion.egues@gmail.com

2. fasea: Proposamenak bozkatzeko bideak: Helburu horretarako egindako web-orrialdea edo aplikazioa Honako hau bozkatu ahal izango da web-orrialde berrian. Honako hau nola jarriko dugun ikusi behar dugu…

  • Date 14 March, 2019
  • Tags