PSIS SARRIGUREN

PSIS SARRIGUREN

MODIFICACIÓN DEL PSIS ECOCIUDAD DE SARRIGUREN

PARCELA DD-14. PASO PEATONAL ENTRE PARCELAS ECP-1A Y DD-14

El Departamento de Educación del Gobierno de Navarra está promoviendo la Modificación del Plan Sectorial de Incidencia Supramunicipal de la Ecociudad de Sarriguren en el que se plantea la eliminación del paso peatonal existente entre las parcelas ECP-1A (Instituto) y DD-14 (Dotacional) con objeto de posibilitar que la ampliación del Instituto IES Sarriguren en la segunda de ellas (DD-14) se proyecte dando continuidad al actual conjunto edificatorio situado en la parcela ECP-1A. Asimismo, y en coherencia con el objeto de la propuesta, plantea la asignación/concreción del uso docente a la parcela dotacional DD-14.

De conformidad y con arreglo a lo dispuesto en el artículo 7 del Texto Refundido de la Ley Foral de Ordenación del Territorio y Urbanismo, la Modificación del PSIS de la Ecociudad de Sarriguren debe contar con la participación real y efectiva de la ciudadanía en su elaboración y revisión de conformidad con los principios y derechos establecidos en el Título IV de la Ley Foral 11/2012, de 21 de junio, de la Transparencia y del Gobierno Abierto, mediante un proceso de participación ciudadana de carácter consultivo previo a la aprobación inicial del instrumento.

El proceso de participación de la Modificación del PSIS de la Ecociudad de Sarriguren se instrumenta mediante un Plan de Participación en el que se desarrolla el siguiente contenido: identificación de los agentes sociales y ciudadanos interesados por el planeamiento; resúmenes de la propuesta de ordenación, la memoria de viabilidad y sostenibilidad económica y la metodología y herramientas de difusión y participación. Se puede consultar en el siguiente enlace:

Con el fin de dar a conocer el contenido de la modificación planteada, así como recibir aportaciones y sugerencias, se ha previsto la celebración de un foro digital, con el que se pretende enriquecer el proceso de elaboración de la Modificación del Plan Sectorial de Incidencia Supramunicipal de la Ecociudad de Sarriguren. La celebración de este foro se llevará a cabo el próximo día 23 de marzo a las 18:00 h y se podrá acceder mediante el siguiente enlace:

ID de reunión: 928 0068 7652

Código de acceso: J6BF6z

Aquellas personas interesadas en acceder, deberán indicarlo previamente (plazo máximo el día anterior antes de las 12h) a través de la siguiente dirección de correo: infraestructuraseducativas@navarra.es, indicando su nombre y, en su caso, entidad a quien representa.

Asimismo, cualquier ciudadano interesado podrá enviar aportaciones a la propuesta planteada a través de la siguiente dirección de correo electrónico: infraestructuraseducativas@navarra.es

El plazo para presentar aportaciones será hasta el 7 de abril de 2021.

En la aportación se ruega indicar: nombre, apellidos, entidad a la que representa (si se da el caso) y una dirección de correo electrónico. En el caso de adjuntar archivos, es deseable que sean en formato pdf.

SARRIGURENGO EKOHIRIKO UDALEZ GAINDIKO PLAN SEKTORIALAREN ALDAKETA

DD-14 LURZATIA. ECP-1A ETA DD-14 LURZATIEN ARTEKO OINEZKO PASABIDEA

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua Sarrigurengo Ekohiriko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa sustatzen ari da. Aldaketa horren arabera, ECP-1A (Institutua) eta DD-14 (Hornidura) lurzatien artean dagoen oinezko pasabidea ezabatu nahi da, horietako bigarren lurzatian (DD-14) Sarriguren BHI Institutua handitzean jarraitutasuna eman dakion ECP-1A lur-zatian dagoen egungo eraikuntza multzoari. Era berean, eta proposamenaren xedearekin bat, DD-14 lurzatiari (Hornidura) irakaskuntza erabilera esleitu/zehaztu dakiola planteatzen du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, Sarrigurengo Ekohiriko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketan herritarren partaidetza egiazkoa eta eraginkorra izanen da, prozesu hori gauzatu nahiz berrikustean, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen IV. tituluan jasotako printzipio eta eskubideen arabera; horretarako, herritarrentzako partaidetza prozesu bat erabiliko da, kontsulta izaerakoa, tresnaren hasierako onespena baino lehen.

Sarrigurengo Ekohiriko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketan parte hartzeko prozesua Partaidetza Plan baten bidez gauzatuko da. Bertan, honako eduki hauek garatuko dira: plangintzan interesatuta dauden gizarte eragileen eta herritarren identifikazioa; antolamendu proposamenaren laburpenak; bideragarritasunaren eta jasangarritasun ekonomikoaren memoria; eta zabalpenerako eta partaidetzarako metodologia eta tresnak. Esteka honetan kontsulta daiteke:

Planteatutako aldaketaren edukia ezagutzera emateko eta ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko, foro digital bat egitea aurreikusi da. Hala, Sarrigurengo Ekohiriko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa egiteko prozesua aberastu nahi da. Foro hori datorren martxoaren 23an eginen da, 18:00etan, eta, bertara, esteka honen bidez sartu ahal izanen da:

Bileraren IDa: 928 0068 7652

Sarbide-Kodea: J6BF6z

Sartzeko interesa duten pertsonek aldez aurretik adierazi beharko dute (beranduenez aurreko egunean, 12:00ak baino lehen), honako helbide elektroniko honetan: infraestructuraseducativas@navarra.es. Mezuan, beren izena, eta, hala badagokio, ordezkatzen duten erakundea adierazi beharko dute.

Era berean, interesa duen edozein herritarrek bidaltzen ahalko ditu ekarpenak egindako proposamenaren gainean, honako helbide elektroniko honen bidez: infraestructuraseducativas@navarra.es

Ekarpenak aurkezteko epea apirilak 7ra bitarte izanen da.

Ekarpenean, honako datu hauek adierazi behar dira: izena, abizenak, ordezkatzen den erakundea (hala badagokio), eta helbide elektronikoa. Agiririk eransten bada, pdf formatua erabiltzea lehenetsiko da.