💻 Teknologia zure ondoan. Doako prestakuntza digitala herritar guztientzat
Udalak prestakuntza digitaleko ikastaro berriak jartzen ditu martxan. Doakoak dira eta edonori zuzenduta daude, adina edo aurretiko ezagutzak edozein izanda ere.
📲 Online zein aurrez aurreko prestakuntza, zure erritmora ikasteko eta laguntza pertsonalizatua izateko.
Zer ikasiko duzu?
✔️ Posta elektronikoa erabiltzen, egutegia antolatzen eta informazioa gordetzen.
✔️ Informazioa bilatzen eta ezagutza erabilgarrian bihurtzen.
✔️ Edukiak sortzen eta sare sozialetan parte hartzen (Facebook, Instagram, YouTube).
✔️ Zure datuak babesten eta segurtasunez nabigatzen.
✔️ Word, Excel, PowerPoint, Zoom edo Trello bezalako tresnak erabiltzen.
✔️ Big Data, Adimen Artifiziala, Blockchain edo 3D inprimaketa zer diren ulertzen.
✔️ Administrazio publikoarekin izapideak egiten eta mundu digitala hobeto ulertzen.
Prestakuntza hau eguneroko bizitzan eta administrazioarekiko harremanetan autonomia handiagoa izateko diseinatuta dago, metodologia erraza, erabilgarria eta irisgarria erabiliz.
🎯 Udalaren apustua da teknologia eta ezagutza herritarrengana hurbiltzea, autonomia digitala eta ongizate soziala sustatzeko.
Datak: Apirila – Maiatza
📚 Aurrez aurreko edo online eskolak, pausoz pauso lagunduko zaituzten pertsonekin.
🟢 Ez da aurretiko esperientziarik edo ezagutza teknikorik behar.
📩 Posta elektronikoa: eadministracion@egues.es
📞 Telefonoa: 673857593
🌐 Izen-ematea online: https://valledeeguesparticipa.com/